Edukira joan

Publizitatea

ATLETISMOA

Urteari adio, lasterka

Eguerdian, Beasainen Hamid El Mouaziz eta Fatima Ayachi izan dira irabazleak, eta Azpeitian Yerai Varela eta Marisol Ramos. Proba gehienak arratsaldez izango dira.

Berria.info   2009-12-31 - 15:32:43

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Aurten ere urteari adio, lasterka ari dira ematen hainbat herritan, San Silvestre probetan, eta egun honetako Gipuzkoako lasterketarik zaharrean, Beasaingoan, Hamid El Mouaziz izan da gizonezkoetako irabazlea. Emakumezkoetakoa, Fatima Ayachi. Ia bederatzi kilometroko proba izan dute eta 310 lagunek amaitu dute.

Azpeitian (Gipuzkoa), 8,3 kilometroko ibilbidean, Yerai Varela izan da gizonezkoetako garailea eta Marisol Ramos emakumezkoetakoa. 720 lagunek bukatu dute helduen proba. Xeye Azpeitiko eta Azkoitiko Atletismo Taldeak antolatzen du, eta bildutako dirua Urola Kostako Hitza-ri ematen dio.

Hainbat eta hainbat lasterketa arratsaldez izango dira.