Edukira joan

Publizitatea

MUSIKA

Des-kontrol taldeko kideei eraso egin diete Barakaldon

Kideetako bat erietxera eraman behar izan zuten buruan zauria zuelako.

Berria.info   2010-01-25 - 10:12:55

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Arrasasteko (Gipuzkoa) Des-Kontrol musika taldeko kideek erasoa jasan zuten ostiral gaueann Barakaldon (Bizkaia), kontzertu bat ematera zihoazela. Taldearen inguruko iturriek agertu dutenez, gaueko hamaikak inguruan gertatu zen erasoa: taldeko kideak oholtza gainera igotzera zihoazela skin estetetikaz jantzitako jende talde handi samar bat hurbildu zitzaien eta jipoitu egin zituzten. Erasoaren ondorioz taldeko kideetako bat San Eloy erietxean ingresatu behar izan zuten buruan zauria zuelako. Beste batek besoa apurtuta du eta buruan zauria du beste hirugarren batek ere.

Des-kontrol taldea salaketa eta erasoen jomuga izan da lehendik ere. RASH (skinhead gorri eta anarkistak) mugimenduak "nazia" izatea egotzi izan dio, eta hori izan da arazo horien guztien iturburua. Des-kontrolek ukatu egin du behin eta berriz nazismoarekin edo faxismoarekin zerikusirik duela. Hain zuzen ere, beren aurkako salaketa horiei aurre egiteko Hipokrisia eta faxismoaren aurka diskoa plazaratu zuten 2008an Fermin Muguruzak aholkatuta. Xabier Silveira bertsolariak, Garik, Iñigitok (Etsaiak), Dieguillo (Quemando Ruedas eta Cicatriz), Jul Bolinaga (RIP) eta Nikok (MCD) parte hartu zuten, besteak beste, diskoan.