'Egunkaria'-ren aldeko Gaualdia Miarritzen otsailaren 6an
Berria.info 2010-01-26 - 12:10:53
Egunkaria-ren aldeko Gaualdia antolatu dute Miarritzen otsailaren 6rako (larunbata). Gaztetxean izango da -La Negresse auzoan dago, Karting eta Atabal ondoan-, 18:00etatik aurrera.
Imanol Murua Uria Egunkaria-ko kazetari ohi eta auziko lekukoak, Lorea Agirre Egunkaria-ko kazetari ohi eta Gezurra ari du liburuaren egileak eta Andoni Alvarez Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak hitzaldia emango dute, "pintxoak lagun".
Ondoren bertsolariak izanen dira, eta gero kontzertuak: Anje Duhalde, Bizardunak, Deabruak Teilatuetan, Gose eta DJ Xano.