HEZKUNTZA
'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroa aipatzea baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Aurreko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako dekretuaren aurka egin du auzitegiak, Nafarroako Gobernuari arrazoia emanda. Auzitegiak dio Jaurlaritzak "juridikoki existitzen ez den errealitate politikoa" jasotzen zuela.
Berria.info 2010-02-03 - 18:06:31
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Nafarroako Gobernuaren helegiteari eta baliogabe utzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntzan 'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroaz ere aritzea. Hain zuzen, horri buruz lehendakari Juan Jose Ibarretxe zen garaian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako dekretuko zati batzuk utzi ditu auzitegiak baliorik barik. Gaur jakinarazi du epaia.
Jaurlaritzak zioen "errealitate etnologikoa, kulturala eta soziologikoa" kontuan hartuta egin zuela dekretua, eta horregatik erabaki zuen Nafarroa aipatzea, baina EAEko Auzitegi Nagusiak kutsu politikoa ikusi dio dekretuari, "juridikoki existitzen ez den errealitate politikoa jasotzen duelako, Nafarroa sartuta". Nafarroa aipatzeak "karga ideologiko handia" dauka, eta Nafarroako foru erkidegoa ez zuen aintzat hartzen Jaurlaritzak.
Euskaltzaindiaren txosten bat zen Jaurlaritzak erabilitako beste argudio bat, eta zioen akademiak 'Euskal Herria' terminoa erabiltzen duenean, ez dela ari errealitate politiko-administratiboaz.