Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Ama labanaz hil duelakoan 41 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon

65 urte zituen emakumezkoak. Oso larri zaurituta zegoen eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute suspertu. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute, Udalak deituta.

Berria.info   2010-02-08 - 20:14:08

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
65 urteko emakume bat hil da bart goizaldean Barakaldon (Bizkaia), ustez semeak labanaz erasota. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, bart goizaldiko ordubatak inguruan dei bat jaso dute Sos Deiak-en esanez Barakaldoko etxebizitza batean liskar handi bat gertatu dela eta litekeena zela emakume bat hilda egotea.

Ertzaintza eta larrialdi berezietako anbulantzia bat joan dira esandako lekura, eta iristean, 65 urteko emakume bat aurkitu dute lurrean etzanik gorputzean hainbat labankada zituela. Hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin medikuek. Lehen ikerketen arabera, eztabaida baten harian semeak hil zuela ondorioztatu dute ertzainek.

Hori dela eta, handik gutxira 41 urteko semea atxilotu dute etxetik hurbil.

Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldon, plazan, Udalak deituta.