Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Zehaztasun handirik ez Donostian leihakortasunari buruzko Europako goi bileran

Industria eta Berrikuntza ministerioetako 400 bat ordezkari daude egunotan. Bihar bukatuko da batzarra.

Berria.info   2010-02-08 - 14:06:18

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Gaur ere ez da zehaztasun handirik izan Donostian leihakortasunari buruzko Europako goi bileran. Arratsaldean Donostiako Adierazpenaren aurkezpenean berriro azpimarratuko dute zientziak ekonomia bizkortzen lagun dezakeela, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez. Administrazioko tramiteetan gauzek sinpleagoak izan behar dutela diote, eta arloko proiektuek "dimentsio soziala" eduki behar dutela.

Cristina Garmendia Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministroak Europako Batasunak hausnarketatik ekintzara pasatu behar duela zioen larunbatean, baina ez dute ia ekintza zehatzik aurkeztu. Auto elektrikoa izan dute hizpide gaur, baina bihar "sakonduko" dute. "Eztabaida aberatsa eta emankorra" egin dutela iruditzen zaio Garmendiari, gaur berak adierazi duenez.

Industria eta Berrikuntza ministerioetako 400 bat ordezkari daude Kursaalean goi bileran; haien artean, Belgika, Alemania, Hungaria, Irlanda, Letonia, Luxemburgo, Polonia, Portugal, Norvegia eta Espainiako ministroak. Gaur gauean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak afaltzera gonbidatuko ditu arduradun nagusiak. Bihar amaituko da batzarra.

Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Espainiako Gobernuak segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte egunotan, eta hainbat lagunek kexa agertu dute horregatik.