Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Etxean egindako lehergailua indargabetu dute Basusarrin

Hiru Gurutze auzoko txalet baten barruan jarri zuten bonba, "higiezin espekulazioa" salatzeko.

Berria.info   2010-02-08 - 15:16:25

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Frantziako Poliziak etxean egindako lehergailua indargabetu du bart Basusarriko (Lapurdi) etxe batean. Atzo arratsaldean jaso zuten abisua suhiltzaileek, telefonoz. Deitzaileak bonba "higiezin espekulazioa" salatzeko jarri zutela zioen, eta "Euskal Herria ez da salgai" aldarrikatu zuen.

Hiru Gurutze auzoko txalet baten barruan zen lehergailua, eta eraikinaren hormetan "Kasu bonba" idatzia zegoen.

Poliziak abenduan Irrintzi taldeko ustezko kide batzuen aurka operazioa egin zuenetik, hau izan da antzeko lehen ekintza.