Edukira joan

Publizitatea

LAN GATAZKA

Akordioa lortu dute Errenteriako Sabecon, 16 hilabeteko gatazkaren ondoren

Gipuzkoako beste supermerkatuetan adina kobratzea eskatzen zuten langileek. Akordioa badela eman dute berri ELA eta LAB sindikatuek, baina xehetasunak etzi emango dituzte.

Berria.info   2010-02-16 - 19:17:50

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Errenteriako (Gipuzkoa) Sabeco supermerkatuan lan gatazka ixteko akordioa lortu dute. Oarsoaldeko Hitza-k berri eman duenez, sindikatuak eta nagusiak akordiora heldu dira, eta Gipuzkoako Elikaduraren Hitzarmena aplikatuko diete langileei. 16 hilabete eman dituzte greban Sabecoko langileek, euren soldata Gipuzkoako gainerako supermerkatuetako langileekin parekatzeko eskatuz. Akordioa badela iragarri dute ELAk eta LABek, baina xehetasunak etzi emango dituzte.