Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL PRESOAK

Anabel Prieto libre aterako da, 20.000 euroko bermepean

Guardia Zibilak 2008an atxilotu zuen, 'Bizkaia taldeko' kide zelakoan. Inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan zituela salatu zuen.

Berria.info   2010-02-18 - 16:27:55

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Espainiako Auzitegi Nazionalak bermepean libre utziko du Anabel Prieto euskal presoa. 20.000 euroko bermea ezarri dio, eta seguruenera bihar geratuko da libre. Bilboko Santutxu auzokoa da Prieto, eta Castellon (Herrialde Katalanak) eman du kartzelaldi gehiena.

Guardia Zibilak 2008ko udan atzeman zuen, ETAren 'Bizkaia taldeko' kide zelakoan. Inkomunikazio aldian guardia zibilek tratu txar fisikoak eta psikologikoak eman zizkiotela salatu zuen.