POLITIKA
Belfasteko Auzitegiko epailea De Juana Espainiaratzearen alde azaldu da
Preso ohiaren estradizioaren alde egin zuen epaitegi batek iazko martxoan eta defentsaren helegiteei buruzko erabakia eman du gaur Thomas Burgess epaileak. De Juana 2008an espetxetik atera zenean bere omenezko ekitaldi batean "terrorismoa goratu" zelakoan eskatzen du estradizioa Espainiak. Defentsak orain ere helegitea aurkeztuko du.
Berria.info 2010-03-01 - 16:30:08
Iñaki de Juana Chaos ETAko preso ohia Espainiaratzearen alde azaldu da gaur Thomas Burgess Belfasteko Auzitegiko epailea -15:30ak aldera jakinarazi du erabakia-. Espainiako Auzitegi Nazionalak du egina eskaera eta duela urtebete, 2009ko martxoan, estradizioaren alde agertu zen Belfasteko epaitegi bat, "terrorismoa goratze" delitua Espainiaratzeko arrazoi nahikoa zela iritzita. Erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen De Juanaren defentsak, eta hura aztertu ondoren gaur eman du epaia Burgess epaileak. Defentsak argudiatu zuen Espainiako Justizia bidegabe ari dela De Juanarekin eta honen eskubideak urratu dituela.
Defentsak azaldu du orain ere helegitea aurkeztuko duela. Astebeteko epea dauka. Belfasteko Apelazio Auzitegira pasatuko da kasua, eta gero Erresuma Batuko Auzitegi Nagusira pasatuko litzateke, Londresera. Orain dela hamalau hilabete hasi zen Irlanda iparraldeko prozesu hori.
De Juana 2008an atera zen kartzelatik, zigorra osorik bete eta espetxealdia luzatzeko mehatxuaren aurka gose greba luzea egin ondoren. Kartzelatik irten ostean, haren omenezko ekitaldia egin zuten Donostiako Alde Zaharrean eta ekitaldi horretan ustez De Juanak idatzitako gutuna irakurri zen. Idatzi horretan "terrorismoa goratzen" dela iritzi zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, besteak beste, "aurrera bolie" esaten zuelako eta esamolde hori Txomin Iturbe ETAko buruzagi zenak erabili ohi zuelako. Gutun horren harira "terrorismo goratze" delitua egozten diote De Juanari eta estradizioa eskatu zioten Irlanda iparraldeko Justiziari. Izan ere, espetxetik atera odoren hara joan zen preso ohia bizitzera.
Iazko azaroaren 17tik zaintzapeko askatasunean bizi da De Juana Belfasten.
21 urtean eduki zuten preso Espainiako kartzelatan, ETAko kidetzat jota.