Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Langabeziak %9,9an segitzen du euroaren eremuan

Urtarrilean ez da aldaketarik izan. Azken hiru hilabeteetan Europako Batasunean langabezia tasa egonkor dago.

Berria.info   2010-03-01 - 18:53:36

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Langabeziak ez du ez gora, ez behera egin euroaren eremuan urtarrilean eta, beraz, %9,9an jarraitzen du, gaur Eurostat-ek emandako datuen arabera. Europako Batasunean (EB) oro har, berdin segitu du lanik gabeko lagunen kopuruak: %9,5ean.

Herbehereetan dago langabezia tasarik txikiena: %4,2koa. Ondoren, Austrian: %5,3koa. Handienak: Letonian %22,9koa eta Espainiako Estatuan %18,8koa.

Azkeneko hiru hilabeteetan EBn langabezia tasa egonkor dago.