Edukira joan

Publizitatea

TXIRRINDULARITZA

Jens Voigt, Paris-Nizako lider berria

Peter Saganek irabazi du hirugarren etapa.

Berria.info   2010-03-10 - 17:24:39

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Lider aldaketa izan da gaur Paris-Nizan, hirugarren etaparen amaieran (Saint Yrieix la Perche-Aurillac): Lars Boomen ordez Jens Voigtek jantzi du liderraren maillota. Bost segundora zegoen Voigt, baina gaur Boom harengandik 25era heldu da.

Peter Saganek (Liquigas taldea) irabazi du etapa, sei laguneko esprintean nagusi izanda. Joaquin Rodriguez sartu da bigarren, Nicolas Roche hirugarren. Elurra dela-eta, etapa luzera aldetik moztu egin behar izan dute.

Sailkapen nagusian Sagan jarri da bigarren, sei segundora. Luis Leon Sanchez dago hirugarren, bederatzira.

Bihar, laugarren etapa: Maurs-Mende, 173,5 kilometro.