Edukira joan

Publizitatea

KRISIA

Greba orokorrerako deialdia berriro ere Grezian

Krisiari aurre egiteko Gobernuak hartu dituen neurrien kontra egitea da helburua. Otsailaren 24an ere egin zuten, eta herrialdea geraraztea lortu zuten sindikatuek.

Berria.info   2010-03-11 - 20:05:41

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bi milioi eta erdi langile daude gaur Grezian lanuztera deituta. Sindikatu nagusiek antolatu dute greba orokorra, eta krisitik ateratzeko Gobernuak proposatu dituen neurriei aurre egitea da helburua. Izan ere, defizit publikoa murriztea da Yorgos Papandreu lehen ministro sozialistaren xedeetako bat, eta, horrenbestez, kaltetuenak langileak eta herritar xumeak izango direla uste dute sindikatuek.

Otsailaren 24an egin zuten beste greba orokor bat, eta arrakasta handia izan zuen. Ondorioz, gaur ere eragina handia izatea espero da. Esaterako, garraio publikoa ia erabat geldirik egongo dela aurreikusten da, eta horren adibide da, bart gauerditik, 24 orduz, ez dela hegaldirik atera eta sartuko Greziara.