Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Bagara, Debagoienan "gizarte garapenean eragiteko" prozesua

Gaur aurkeztu dute egitasmoa, Arrasaten. "Euskalduntasunean, iraunkortasunean, autoeraketan eta elkartasunean" oinarritu dira. Fagor Taldea, MUko Huhezi Fakultatea eta Arizmendi Ikastola daude proiektuaren atzean.

Berria.info   2010-03-11 - 19:56:10

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
"Euskalduntasunean, iraunkortasunean, autoeraketan eta elkartasunean oinarritutako" prozesua aurkeztu dute gaur Arrasaten: Bagara. Debagoiena eskualde mailakoa da, eta gizarte antolakuntzatik sortutakoa dela diote egitasmoko arduradunek. Fagor Taldea, Mondragon Unibertsitateko (MU) Huhezi Fakultatea eta Arizmendi Ikastola daude proiektuaren atzean, eta "beste gizarte eredu bat" sortzea dute helburu.

Kooperatiba eta hezkuntza arloak jorratuko dituzte, batik bat, baina kontsumoaren humanizazioa, etxebizitza, kultur sorkuntza, gazteen heziketa, nazioarteko elkartasuna edota hizkuntza komunitatea ere landuko dituzte.

2007 eta 2008an teorizazio fasean aritu ziren Huheziren gidaritzapean. 80 bat lagun dabiltza arlo desberdinetan lanean, eta helburua lan taldeek gabonak alderako proiektu zehatzak aurkeztea da, "betiere gizarte garapenean eragiteko". Hurrengo urtean hasiko lirateke "lehen fruitu zehatzak" ikusten.

Amaia Antzokian izan da gaurko ekitaldia, 18:30etik aurrera.

Ikusi Iraitz Agirre Bagara prozesuko kidearekin Goiena Telebistan egindako elkarrizketa hemen.