POLITIKA
Iñaki Azkuna, alkatetzara berriro aurkezteko prest
EAJko kidea 1999tik da Bilboko alkate.
Berria.info 2010-03-11 - 20:05:49
Laugarrenez jarraian Bilboko alkatetzara aurkezteko prest dagoela jakinarazi du gaur Iñaki Azkuna (Durango, 1943) EAJko kideak. Bera hautagai izateko, ordea, EAJko militanteek proposatu eta erabaki behar dutela esan du. 2011ko maiatzean izango dira hurrengo udal -eta foru- hauteskundeak.
Azkuna bera da gaur egun Bilboko alkatea. 1999tik dago kargu horretan. Aurretik, besteak beste, 1991-1999 artean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izan zen.
Azkuna bera da gaur egun Bilboko alkatea. 1999tik dago kargu horretan. Aurretik, besteak beste, 1991-1999 artean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izan zen.





