Edukira joan

Publizitatea

KOMUNIKAZIOA

Ia bi mila lagunek ikusi zuten Murua Uriaren hitzaldia BerriaTBren bidez

Martin Ugalde Foroan izan zen kazetaria 'Loiolako hegiak' liburuari buruzko azalpenak ematen. BerriaTBren bidez ez ezik, asko izan ziren mintzaldia zuzenean jarraitu zutenak, horien artean, ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko buruzagiak. Haien iritzia ageri da bideo honetan.

Berria.info   2010-03-12 - 16:42:46

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bideoa kargatzen ari da...

Loiolako elkarrizketez gogoetak

Ikusmin handia sortu zuen atzo Imanol Murua Uria kazetariak plazaratu berri duen Loiolako hegiak liburuaren inguruan Martin Ugalde Foroan eman zuen hitzaldiak. Andoaingo (Gipuzkoa) izen bereko kultur parkeko aretoa jendez goraino bete zen, eta hainbat lagunek zutik segitu behar izan zuten mintzaldia.

Halaber, arrakasta horren isla izan zen Berria TBren zuzeneko emanaldiak izan zuen ikusle kopurua, ia bi mila izan baitziren modu horretara hitzaldiaren berri izan zutenak. Zehazki, 1.908 lagun sartu ziren hitzaldiaren zuzeneko igorpenera, eta batez beste, aldi bereko 119 ikusle izan zituen emanaldiak (154ra iritsi zen kopuru hori).

Oro har, BERRIA.INFOk atzo izan zuen bisita kopurua ere handia izan zen: doi-doi 18.797 izan ziren.