Edukira joan

Publizitatea

ATXILOKETA

Garikoitz Ibarluzea atxilotu dute Londresen

Bilatze eta atxilotze agindupean zegoen kale erasoekin lotuta. Ibarrakoa (Gipuzkoa) da.

Berria.info   2010-03-14 - 17:23:49

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Erresuma Batuko Poliziak Garikoitz Ibarluzea (Ibarra, 1981) atxilotu zuen atzo Londresen. 2006tik bilatze eta atxilotze agindupean zegoen Ibarluzea, kale erasoekin lotuta. Izan ere, 2002an atxilotu zuten Tolosaldeko beste zazpi gazterekin batera. Baldintzapean aske geratu ostean, 2006an epaitu zituzten, baina Ibarluzea ez zen Auzitegi Nazionalera agertu.

1999 eta 2002 artean hainbat kale erasotan parte hartu izana egozten diote, besteka beste, Ibarrako bi zinegotziren etxeetara molotov koktelak jaurti izana.