Edukira joan

Publizitatea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

35 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia bortxatzea eta mehatxatzea egotzita

Berria.info   2010-03-15 - 11:04:58

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
35 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bikotekide ohia bortxatu eta mehatxatu duelakoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, emakumeak salaketa jarri zuen atzo. Azaldu zuenez, larunbatean Gasteizera joan zen familiako ospakizun batera, semearekin, eta han egin zuen topo bikotekide ohiarekin.

Goizaldean egin bide zion erasoa, eta bortxatzen zuen bitartean hiltzeko mehatxua egin zion. Salaketa aintzat hartuta, ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuen Ertzaintzak, Gasteizen bertan.