HAUTESKUNDEAK
PS irabazle Iparraldean eskualdeko hauteskundeetan
%25,9 bildu du alderdi sozialistak. UMPk %23, Forces Aquitainek (Modem) %16,8, Europe Ecologiek %11,8. EH Bai hautagaitzak %4 lortu du, EAJk %6,6.
Berria.info 2010-03-15 - 13:38:02
Ipar Euskal Herrian PS alderdi sozialistak irabazi ditu eskualdeko hauteskundeak, bozen %25,94 eskuratuz. Bigarren UMP posizionatu da %23 lortuz, %16,81 eginez hirugarren Forces Aquitaine (Modem) eta Europe Ecologie-k bozen %11,85ak dauzka. Bigarren itzulira pasatzeko %10eko langa gainditu behar denez, laurek dute aukera, baina PS eta Europe Ecologie hizketan ari dira, elkarrekin joan-ez aztertzeko.
Zuberoan eta Lapurdin sozialistak dira lehen, haatik, Nafarroa Beherean Forces Aquitaine, Modem alderdi zentristaren inguruan osatu zerrendak dauzka boz gehienak.
Orokorki erran daitekeena da parte hartze ahula izan dela Akitaniako Kontseiluko hauteskundeen lehen itzulian. Zuberoan hautesleen %55,63ak eta Nafarroa Beherean %52ek bozkatuz. Lapurdin ez da kantonamendu askotan lortu bozkazaleen %50aren kopurua. Adibidez, Baionan %41,96ek bozkatu dute, Angelun %47ek.
Zuberoan PS da lehen posizioan bozen %31,48 eginez eta Forces Aquitaine, %27,99ko emaitza eginez, bigarren posizioan da.
Nafarroa Beherari doakionez, Jean Lassalle zerrendaburu duen Forces Aquitaine bozkatu dute gehiengoan, Iholdiko kantonamenduan %36,24 eginez, Donapaleun %20,87... Garazikoan ezik, kantonamendu gehienetan lehen atera dira zentristak. Pireneo Atlantiko departamenduko zerrenda buru den Frantxua Maitia kantonamendu honetako izanki, bozen %26,03ak lortuz, Garazin lehen indarra da PS. Baina, orokorrean PS bigarren agertzen da.
%14 eginez Zuberoan eta %18,60 eginez Nafarroa Behereko hirugarren indarra da Alain Lamassouren UMP zerrenda. Berdeen inguruan osaturiko Europe Ecologie-k berriz Baxe Nafarroan %9,30 eginez eta Zuberoan %5 eginez laugarren posizioan daude. EAJ alderdiak osatu Euskadi Europan %4,72 lortu dute Zuberoan eta %8,5 Nafarroa Beheran.
Lapurdiri doakionez, orokorki, PS alderdia da lehen posizioan, sozialistak eta UMParen artean izan delarik zoingehiagoka hainbat herritan. Izan Uztaritze, Donibane Lohitzuneko kantonamenduetan eskuina baldin bada nagusitzen, Hiriburu ala Ezpeletako kantonamenduetan sozialistak daude nagusitzen. Hainbat kantonamenduetan %10eko muga gaindituz Europe Ecologie-ren posizioa Zuberoa eta Nafarroa Beheran baino hobegoa dela erran daiteke. Lurralde hau trabeskatu beharra duen AHT egitasmoak Europe Ecologie-ren emaitza onak esplika ditzazke, ikusirik zerrenda hau argiki aurka posizionatu dela. Adibidez, Hiriburun bigarren posizioan dago, bozen %21,20 eginez edo Uztaritzen hirugarren posizioan %16,05 eginez.
Abertzaleak
EH Bai hautagaitzak 4.000 eta 5.000 bozen artean eskuratu ditu, hots bozen %4ak lortu dituela azaldu du Xabi Larralde bozeramaileak. Hain zuen, protesta boza emanez, nuloen artean kontabilizatuak ziren koalizio abertzale eta ezkertiarraren boletinak. Ponderazio filtro batzuekiko sistema bati esker eta 120 herritan EH Bai bozak kontabilizatzeko jendeak izanki, ahal bezain estimazio zuzena egin du hautagaitzak.
Bestalde, emaitza hauek ikusiz, EAJren Euskadi Europan zerrendaren emaitzak ohargarri dira. Hain zuzen, hainbat herrietan kasik bozen %10ak lortzen ditu. Sara herrian %24,25 eginez lehen posizioan ateratzen delarik. Orokorki, bozen %6,6 lortu ditu zerrendak.
IPAR EUSKAL HERRIA
PS. %25,94 / 24.564 boto.
UMP. %23 / 22.097 boto.
Forces Aquitaine (Modem). %16,81 / 15.916 boto.
Europe Ecologie. %11,85 / 11.220 boto.
EAJ. %6,6 / 6.306 boto.
FN. %5,41 / 5.120 boto.
Front de Gauche. %4,21 / 3.986.
NPA. %2,72 / 2.578 boto.
Alliance Ecologiste Independante. %2,36 / 2.232 boto.
Lutte Ouvriere. %0,69 / 656 boto.
EH Bai (protesta botoa eskatu zuen). %4 / 4.000-5.000 boto.
BAIONA
Front National, Jacques Colombier: %6,57
UMP, Xavier Darcos: %23,28
Forces Aquitaine, Jean Lassalle: %10,67
EAJ PNB Euskadi Europan, Jean Tellechea: %3,70
PS, Alain Rousset: %31,98
Front de Gauche, Gérard Boulanger: %5,41
Europe Ecologie, Monique de Marco: %12,21
Alliance écologiste indépendante, Michel Chretien: %2,19
NPA, Philippe Poutou: %3,40
Lutte Ouvrière, Nelly Malaty: %0,59
EH Bai:
DONIBANE GARAZI
Front National, Jacques Colombier: %3,66
UMP, Xavier Darcos: %23,08
Forces Aquitaine, Jean Lassalle: %21,79
EAJ PNB Euskadi Europan, Jean Tellechea: %11,36
PS, Alain Rousset: %24,54
Front de Gauche, Gérard Boulanger: %2,01
Europe Ecologie, Monique de Marco: %11,90
Alliance écologiste indépendante, Michel Chretien: %0,37
NPA, Philippe Poutou: %1,10
Lutte Ouvrière, Nelly Malaty: %0,18
EH Bai: %4,25
MAULE
Front National, Jacques Colombier: %2,65
UMP, Xavier Darcos: %17,80
Forces Aquitaine, Jean Lassalle: %15,30
EAJ PNB Euskadi Europan, Jean Tellechea: %3,43
PS, Alain Rousset: %32,40
Front de Gauche, Gérard Boulanger: %19,13
Europe Ecologie, Monique de Marco: %5,85
Alliance écologiste indépendante, Michel Chretien: %0,70
NPA, Philippe Poutou: %2,42
Lutte Ouvrière, Nelly Malaty: %0,31