Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Velasco epaileak hamabi lagun atxilotzeko agindua eman du ETA eta FARCen ustezko harremanagatik

Hamabi horien artean daude Arturo Cubillas, Iñaki Etxarte, Iñaki Dominguez Atxalandabaso, Jose Mari Zaldua Korta, Jose Angel Urtiaga eta Jose Miguel Arrugaeta deportatuta edo errefuxiatuta dauden euskal herritarrak.

Berria.info   2010-03-15 - 23:18:52

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Arturo Cubillas Fontan, Iñaki Etxarte Urbieta, Iñaki Dominguez Atxalandabaso, Jose Mari Zaldua Korta, Jose Angel Urtiaga Martinez eta Jose Miguel Arrugaeta San Emeterio Kuban eta Venezuelan deportatuta edo errefuxiatuta dauden euskal herritarrak atxilotzeko agindua eman du, baita sei kolonbiar ere, ETAren eta FARC Indar Iraultzaile Armatu Kolonbiarren artean harremana dagoelakoan.

Gustavo Navarro Morales, Victor Ramon Vargas Salazar, Omar Arturo Zabala, Emiro del Carmen Ropero, Rodrigo Granda eta Luciano Martin dira sei kolonbiarrak.

Denei ere, besteak beste, Alvaro Uribe Kolonbiako egungo presidentea eta Andres Pastrana presidente ohia hiltzen saiatu izana leporatzen die Velascok.