Edukira joan

Publizitatea

ARRANTZA

Ontzi bat hurbiltzen ari zitzaiola-eta alde egitea erabaki du euskal atunontzi batek, piratak zirelakoan

Berria.info   2010-03-16 - 12:09:21

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Indiako Ozeanoan atunetan dabilen Bermeoko (Bizkaia) Txori Toki ontziak beste ontzi bat hurbiltzen ari zitzaiola ikusi du, eta badaezpada, alde egin du, piratak zirelakoan.

Inpesca enpresakoa da Txori Toki ontzia. Enpresako iturriek ez diote garrantzia handirik eman gertatutakoari, eta Indiako Ozeanoan dabiltzan arrantzaleen artean "psikosia" zabaltzen ari dela deitoratu dute.

Txori Toki-ko patroi Imanol Ibarbiak, berriz, El Correo egunkariarekin hitzegin du, eta esan dio "susto txiki bat" izan dela, baina egoera ondo kontrolatu dutela.