Edukira joan

Publizitatea

MUSIKA

Bob Dylanek Gasteizen joko du ekainean

Azkena Rock jaialdian ariko da, ekainaren 26an. Larunbatean joko du abeslariak, jaialdiko egun nagusian.

Berria.info   2010-03-16 - 21:24:53

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bob Dylan Gasteizen izango da ekainaren 26an, kontzertua ematen Azkena Rock jaialdian. Ekitaldiko egun nagusian joko du, larunbatez.

Harekin batera Bad Religionek ere joko du ekainaren 26an, baita Gernika-Lumoko Audiencek ere. Egun horretan jotzekoak ziren Drive-By Truckers taldeak, baina ez dira ariko, azkenean Europako bira bertan behera utzi dutelako.

Dylan, Bad Religion eta Audiencen kontzertuez gain, The Hold Steady taldearena ere lotu dute Azkena Rockeko antolatzaileek aurtengo ediziorako. Ekainaren 24an joko dute horiek, ostegunean.