Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Heroina eta kokaina trafikoaren aurkako operazioa egin dute Bilbon

Sei lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak.

Berria.info   2010-03-17 - 14:10:56

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Espainiako Poliziak heroina eta kokaina trafikoaren kontrako operazioa egin du Bilbon, eta desegintzat eman du Euskal Herrian eta Kantabrian (Espainia) ustez horretan ari zen taldea.

Sei lagun atxilotu dituzte, eta bi kilo heroina, 600 gramo kokaina, pistola bat, 3.790 euro eta 698 dolar atzeman ditu, Poliziak dioenez. Honen arabera, Paraguaitik ekartzen zuten droga, eta aurkitu duten kopuruarekin 18.400 dosi egin zitzaketen -244.000 euroko balio lukete merkatuan-.

Lehengo barikuan egin zuen operazioa Poliziak, baina gaur jakinarazi du.