GIZARTEA
Sutea Nafarroan, Aragoitik sartuta
Kontrolatuta daukate. Pinudiak dira erre direnak, eta ez dio inongo herriri eragin.
Berria.info 2010-03-18 - 14:39:15
Atzo iluntzean Sos del Rey Catolicoko (Zaragoza, Aragoi, Espainia) lurretan piztu zen sutea Nafarroraino zabaldu da, eta baso hektarea ugari kiskali ditu. Pinudia da, batik bat, garrek menpean hartu dutena, eta ez da inongo herritara hurbildu. Aragoiko agintariek agertu dutenez, kontrolatuta dago jada.
Aragoiko suhiltzaileak hasi ziren itzaltze lanetan, baina segituan hasi ziren Nafarroako Zangoza eta Tafallako suhiltzaileen laguntza jasotzen. Lanean jarraitzen dute, eta Espainiako Ingurumen Ministerioko eta armadako zerbitzuen laguntza ere badute.
Gutxi gorabehera 1.000-1.500 hektarea baso erre ditu.