Ez dute debekatuko hegalaburra harrapatzea eta salerostea
Hegalaburraren arrantzak eta nazioarteko salerosketak aurrera jarraituko du. Hala erabaki du CITESek, Dohan (Qatar) egiten ari den bileran. Zehazki, hegalaburra CITESen lehen zerrendan sartzeko proposamenak baztertu dute. Desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrenda da hori eta bertan sartuz gero, espezie horien nazioarteko salerosketa debekatu egiten da.
Berria.info 2010-03-18 - 19:55:50
Arriskuan dauden Landare eta Animalien Nazioarteko Merkataritzari buruzko Hitzarmena da CITES.
Hegalaburraren nazioarteko salerosketa debekatzeko bi proposamen bota ditu atzera: bata Monakorena, bestea Europako Batasunarena.
Hegalaburraren nazioarteko salerosketa debekatzeko bi proposamen bota ditu atzera: bata Monakorena, bestea Europako Batasunarena.





