Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Israeli kolonizazioa geratzeko eskatu diote AEB, EB, NATO eta Errusiak

Palestinaren eta bien arteko zeharkako negoziazioak hasteko neurria izan daitekeela dio Ekialde Hurbilerako bitartekaritzako laukoteak.

Berria.info   2010-03-19 - 12:38:48

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ekialde Hurbilerako bitartekaritzako laukoteak (Ameriketako Estatu Batuek, Europako Batasunak, NATOk eta Errusiak) Israeli Palestinako kolonizazioa geratzeko eskatu dio, bi parteen arteko zeharkako negoziazioen hasiera eragotzi ez dezaten okupazioek. "Espero dut Israelek ulertuko duela laukotearen jarrera", esan du Sergei Lavrov Errusiako diplomazioa buruak.

Horretaz gain, 2001eko martxotik Zisjordanian eta Gazan (Palestina) egindako okupazio denak desegiteko galdegin diote. Moskun batu dira lau eragileak, eta Ban Ki-moon NATOko idazkari nagusiak irakurri du adierazpena. "Oso argia da", adierazi du Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak.

Halaber, Jerusalem Ekialdetik bizilagunak ez bidaltzeko eta etxebizitzak ez eraisteko eskatu diote.

Israelek eta Palestinak ez lituzke "akzio probokatzaileak" egin beharko, AEB, EB, NATO eta Errusiaren arabera, eta guztia nazioartearen oniritzipean egin beharko luketela uste dute.