Edukira joan

Publizitatea

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

45 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bart, neska-lagun ohi jo duelakoan

Berria.info   2010-03-20 - 11:04:49

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atzeman du bart Gasteizen, neska-lagun izandakoa jo egin duela egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio erasoa Jose Mardones kalean gertatu dela, goizeko ordubi eta hamarretan. Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari.

Biktimak poliziei esan die bikotekide ohiak iletik tira egin diola, lurrera bota duela eta kolpeak jo dizkiola. Ertzainak iritsi direnerako gizonezkoa falta zen, baina handik gutxira atxilotu dute, Olagibel kalean.

Emakumezkoa osasun zentro batera eraman dute. Ez ditu zauri larriak.