FUTBOLA
Athleticek bina egin du Getaferen aurka
Llorentek 2-1eko gola sartu du 81. minutuan, baina bost minutura berdinketa heldu da berriro. 1-0ekoa Orbaizek sartu du, banakoa Del Moralek.
Berria.info 2010-03-20 - 20:05:22
Athleticek bina egin du gaur Getaferen aurka San Mamesen, Espainiako Lehen Mailako 27. jardunaldiko partidan.
Pablo Orbaizek egin du 1-0eko gola, 13. minutuan; Fernando Llorentek egin du jokaldia eta ondo errematatu du hark. 32.ean banakoa heldu da: Manu del Moralek egin du gola. Llorentek sartu du 2-1ekoa, 81. minutuan, penaltiz. 86.ean iritsi da binakoa: Pedro Leon golegile.
38.ean epaileak kalera bidali du Orbaiz, txartel gorria aterata. 81.ean Miguel Torres kanporatu du, penaltiko jokaldian.
42 puntu ditu orain Athleticek -zazpigarren dago-, 37 Getafek -zortzigarren-.
Gaurko beste bi emaitza: Xerezek 2-Tenerifek 1, Deportivok 0-Valladolidek 2.
Osasunak bihar jokatuko du: Iruñean, Racingen aurka (17:00). Etxeko taldeak 31 puntu dauzka -13. dago-, Racingek 27 -16. dago-.