Edukira joan

Publizitatea

HIZKUNTZA

Espainiako Senatuan euskara ere erabiltzeko egitasmoa onartu dute

PP ez beste talde denak neurriaren alde agertu dira.

Berria.info   2010-04-28 - 15:20:18

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Espainiako Senatuak ganberan, gazteleraz gain, euskara, katalana eta galiziera ere erabili ahal izateko egitasmoa onartu du gaur. PP ez beste talde denak alde azaldu dira. Juan Van Halen PPko senatariaren iritziz, neurria "ez da konstituzionala, ez da premiazkoa eta ez da beharrezkoa".

Van Halenek esan duenez, Espainiako Estatuko hizkuntza ofiziala gaztelera da, erkidego batzuetan baino ez daude bi hizkuntza ofizial eta, gaurko erabakiarekin, "munduan erridikulua" egingo dute. "Izan ere, Espainiako presidenteak edo ministroek aurikularrekin egon beharko dute Senatuko saioetan".

134 senatarik egitasmoaren alde bozkatu dute, 122k aurka.

Euskal Herrian euskara ez da esparru administratibo denetan ofiziala: EAEn ofiziala da, Nafarroan ez osoan eta Ipar Euskal Herrian ez da ofiziala.