Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Jaurlaritzak onartu du 303 milioi euroko gainkostua izango duela AHTak Gipuzkoan

Behin-behinekoa da Arriolak aurkeztu duen gainkostuaren kalkulua, eta berez handiagoa izango dela aitortu du.

Berria.info   2010-06-08 - 20:16:09

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
1.642 milioi euroko kostua zuen Euskal Y-aren Gipuzkoako zatiak lehenbiziko aurreikuspenen arabera, baina Eusko Jaurlaritzak berak onartu behar izan du, motz geratu dela hasierako zenbaki hori. Iñaki Arriola Herrilan sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu du, egindako kalkuluen arabera, 303 milioi euro gehiago ordaindu beharko direla . Kopuru hori, gainera, behin-behinekoa dela azaldu zuen, oraindik bidearen %35 ikerketa fasean dagoelako. Hala, azkenean, gainkostua oraindik ere handiagoa izango dela onartu zuen.