Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Arabako EAJ irailean hasiko da Gasteizko alkategaia bilatzen

Berria.info   2010-07-29 - 19:41:09

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Arabako EAJk irailean ekingo dio Gasteizko alkatetzarako hautagaiak bilatzeko prozesuari, atzoko bileratik akordiorik gabe atera ondoren, Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarreko presidenteak gaur iragarri duenez.

Arabako EAJri asko korapilatu zaio datozen hauteskundeetan Gasteizko alkategai izango dena aukeratzea. Ramiro Gonzalez da alderdiko buruzagitzak bultzatutako hautagaia, baina egun Gasteizko Udalean jeltzaleen bozeramaile den Malentxo Arruabarrenak ere babes asko jaso ditu. Hainbeste, eze berdinduta baitaude baten eta bestearen indarrak.

Atzo iluntzean eskualde batzarrean erabaki behar zuten bietatik nor izango zen Gasteizko alkategai, baina 5 orduz horretan ahalegindu baziren ere, ez zuten berdinketa apurtzea lortu. Egoera horren aurrean, Gonzalezek eta Arruabarrenak beren hautagaitza bertan behera uztea erabaki zuten, hartara bi sektoreen adostasuna izan dezakeen beste hautagai bat aurkitu eta irtenbidea lortzeko.