TXIRRINDULARITZA
Donostiako Klasikoa, bihar
Frantziako Tourretik datozen txirrindulariak dira faborito. Aurreko urteetatik Ibilbidea aldatu eta gehixeago gogortu da. Jaizkibel bi aldiz igo beharko dute.
Berria.info 2010-07-30 - 17:33:05
Bihar jokatuko da Donostiako Klasikoa, Frantziako Tourra bukatu berri duten txirrindulariak faborito direla. Antolatzaileek ibilbidea gogortu dute, Jaizkibelgo gainetik bi aldiz pasa beharko dutelako. Esprinterrek irabazteko aukera asko murriztu da, ondorioz.
Iaz, Quick Step taldeko Carlos Barredok irabazi zuen, eta aurten ere lasterketa irabazteko hautagaien artean dago. Hala ere, lasterketa irabazteko moduan egon litezkeenen zerrenda luzea da: Alberto Contador, Andy Schleck, Ivan Basso, Joaquim Rodríguez, Samuel Sánchez edo Carlos Sastre. Urtero bezala, izen handiko txirrindulariak izango dira bihar Donostian.
Eguraldi ona egingo duela uste da bihar, eta zaletu asko hurbiltzea espero da Jaizkibelgo maldetara eta Donostiako kaleetara.