Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Telefonicak Tuenti sare sozialaren %90a erosi du

70 milioi euro ordaindu ditu. Kudeaketak sortzaileen esku jarraituko du.

Berria.info   2010-08-04 - 13:18:06

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Telefonica telekomunikazio enpresak Tuenti Espainiako sare sozial ezagunaren %90a erosi du, 70 milioi euro ordainduta. Erosketa negoziatzen aritu diren iturriek jakinarazi dute albistea. Tuentiren kudeaketa orain arteko zuzendaritzak egingo du, eta falta den %10eko jabetza, eurek izango dute.

Telefonicak, orain egun gutxi, Vivo Brasilgo telefono operadore nagusiaren %50a erosi zion Portugal Telecomi, 7.500 milioi euro ordainduta. Tuenti ere erosita, sare sozial espainiarra Hego Ameriketan zabaltzen saiatuko da, eta Espainian Telefonica marka sendotzen, sare sozialaren bidez.