Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Eskuin muturrarekin dute zerikusia Diputazioko plaka ebasteagatik atxilotuek

Comunion Tradicionalista Carlistarekin harremana lukete, eta karlismoari buruzko museoa kudeatzen dute Nafarroan.

Berria.info   2010-08-11 - 12:54:50

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Noticias taldeko egunkariek gaur plazaratu dutenez, Iñigo Perez de Rada Cavanilles eta Ana Enriquez de Amilibia dira Gipuzkoako Diputazioaren egoitzatik Espainiak banderaren "inposaketa" salatzen zuen plaka lapurtzegatik atxilotutako bi lagunak. Igande arratsaldean atzeman zituen Donostiako Udaltzaingoak, Diputazioko bideokamerek egiten ari zirena grabatu eta hormatik kendutako xafla eurekin zutela.


Aiputatako komunikabideen arabera, karlismoaren eskuineko adarrarekin dute zerikusia atxilotu biek, zehazki, eskuin muturreko Comunion Tradicionalista Carlistarekin. Hain zuzen ere, reketearen goraipamena egiten duen Tabarko Museoaren kudeatzaileak dira biak, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jaso izan dituzte horregatik.

Iñigo Perez de Rada Jauregizarko markesaren semea da eta Ana Enriquez Villacastel de Carriasko markesaren alaba.