Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Autodeterminazioaren aldeko nazio ekitaldia antolatuko dute urrian

Nazioen Mundua Goierriko herri ekimenak egingo du deia, urriaren 16rako. Ordizian festa izango da. Maiatzean Beasainen erabaki eskubidearen aldeko adierazpena aurkeztu zuten eskualdeko hainbat eragilek.

Berria.info   2010-09-01 - 14:03:48

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Nazioen Mundua Gipuzkoako Goierriko plataformak autodeterminazioaren aldeko nazio ekitaldia antolatuko du urriaren 16an. Ordizian festa egingo dute, Eskoziatik etorriko diren ordezkariekin batera. Hiru urte daramatzate eskualde hartan erabaki eskubidearen lanean -Idiazabalen hasi ziren-, eta joan den maiatzaren 22an ekitaldi garrantzitsua egin zuten Beasainen, hainbat eragilek autodeterminazioaren aldeko adierazpena aurkeztu zuelako. Han ziren, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia (EAJ), Karmele Aierbe eta Asier Imaz (ezker abertzalea), Mikel Leunda eta Patxi Aierbe (Aralar), EAko kideak, Xabier Mendiguren Elizegi (idazlea eta editorea) eta Iñaki Murua (Bertsozaleen Elkartea).

"Herritarron ekimena da" Nazioen Mundua, "babes handia jaso duena -alderdi politiko ugarirena barne-, baina baina muina, funtsa, herritarrok sortutako mugimendua dela da, herriarentzat, Euskal Herriarentzat".

Urrian "pauso kualitatibo handia" emango duela dio.