Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Europako Bankuak igo egin du aurtengo hazkunde aurreikuspena

%0,7-%1,3ko kalkulutik %1,4-%1,8kora pasatu da EBZ. Euroaren eremuan ekonomia bigarren hiruhilekoan %1 hazi da.

Berria.info   2010-09-02 - 15:46:58

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Europako Banku Zentralak (EBZ) ekainean euroaren eremurako ekonomiaren aurtengo hazkunde aurreikuspena %0,7-%1,3 artekoa izango zela bazioen, gaur esan du %1,4-%1,8koa izango dela.

Jean Claude Trichet EBZko presidenteak adierazi du ekonomiak urteko bigarren hiruhilekoan gora egin duela, eta uste baino hobeto joan direla gauzak. %1 hazi da bigarren hiruhilekoan. Europako herrialdeetan, kasu, Alemaniako ekonomiak %2,2 egin du gora, Greziakoa %1,5 jaitsi da.

EBZk gaur 2011rako egindako aurreikuspena: %0,5-%2,3. Ekainean egindakoa: %0,2-%1,2.