Edukira joan

Publizitatea

TXIRRINDULARITZA

Hushovd irabazle Vueltan, esprintean

Berria.info   2010-09-02 - 18:04:29

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Thor Hushovd-ek (Cervelo) irabazi du gaur Espainiako Vueltako 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia (151 kilometro). Esprintean amaitu da, atzo bezala. Daniele Bennati sartu da bigarren, Grega Bole hirugarren.

Etaparen hasiera aldetik Gallo bigarren mailako mendatera arte -helmugatik hemezortzi kilometrora-, Juan Estrada, Markus Eichler eta Freddy Bichot ihes egonda izan dira.

Philippe Gilbertek segitzen du lider. Igor Anton Euskaltel-Euskadikoa dago bigarren, hamar segundora.

Bihar korrituko dute itzuliko 7. etapa: Murtzia-Orihuela (187,1 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute.

Hilaren 19an bukatuko da Vuelta, Madrilen. Erlojupeko luze bakarra dauka probak, eta mendiko sei etapa.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.
- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.
- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.
- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.
- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.
- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.