Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Beste petrolio plataforma bat lehertu da Mexikoko Golkoan

Louisianako kostaldean izan da ezbeharra. Langile bat zauritu da. Istripua izan denean ez ziren petrolioarekin ari lanean.

Berria.info   2010-09-02 - 19:38:51

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Denbora gutxian bigarren petrolio plataforma lehertu da Mexikoko Golkoan: Vermillion Oil Rig 380, Mariner Energy enpresarena. Gaur izan da, Louisianako kostaldean (Ameriketako Estatu Batuak, AEB) ezbeharra. Han lanean ari ziren hamahiru lagunek aurretik uretara salto egin ahal izan dute eta onik daude, bat izan ezik, AEBetako Kostako Guardiak esan duenez. Istripua izan denean ez ziren petrolioarekin ari lanean.

Apirilaren 20an BP British Petroleum konpainiako plataforma bat lehertu zen Mexikoko Golkoan -Deepwater Horizon-, eta AEBetako petrolio isuririk handiena eragin du.

Bi plataformak gertu daude.