GIZARTEA
Zintzilikatutako hondakinak erre dituzte Hernanin
Bizilagunek eta udaltzainek itzali behar izan dute sua.
Berria.info 2010-09-03 - 16:15:49
Abuztuaren 31ko goizaldean gertatu zen erasoa, ordu biak inguruan. Hernaniko Udaltzaingoaren arabera, ezezagun bat edo batzuek erre zituzten Iturregi eta Aristizabal kaleetan zintzilikatutako hondakin ontzietako batzuk.
Auzotarrek Hernaniko Kronikari adierazi diotenez, Karobieta kalean ere su eman zieten zintzilikario batzuei. Suak inguruko bizilagunek eta udaltzainek itzali zituzten su itzalgailuekin.
Astelehen gaua zen eta zintzilikatutako poltsek plastikoak eta ontzi arinak zeuzkaten. Horiei su emanda sortu ziren garrek, belztu egin zituzten zintzilikarioak eta inguruak, hogei familia ingururenak. Zintzilikario batzuk etxe bakarrari dagozkie, multzokakoak dira besteak.