Edukira joan

Publizitatea

PAKISTAN

53 lagun hil dituzte gutxienez, Palestinaren aldeko manifestazio batean

Hainbat ekintzaile suizida izan dira atentatu egileak. Ehundik gora dira zaurituak.

Berria.info   2010-09-03 - 20:01:16

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
53 lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte gutxienez Pakistango Kuetta hirian, Palestinaren aldeko manifestazio baten aurka hainbat ekintzaile suizidek egindako atentatuan. Express Tv kateak eman du albistearen berri, polizi iturriei aipamena eginez.

Erasoa Pakistanen 15:00ak zirenean gertatu da, ikasle talde batek deitutako manifestazioan. 2.500 lagun inguru zihoazen protestan. Atentatuaren ondotik, zenbaitek dendak hausteari ekin diote eta tiro egin dute airera. Oldar horretan, hainbat kazetari zauritu dira, iturri berberek jakinarazi dutenez.