LAN ISTRIPUA
28 urteko gazte bat hil da Basauriko Sidenorren, lan ezbeharrez
Berria.info 2010-09-05 - 13:08:51
Sidenor altzairutegiak Basaurin (Bizkaia) duen lantegian 28 urteko gizonezko bat hil da bart goizaldean lan istripuz. Ertzaintzak eman du ezbeharraren berri, baina xehetasun handirik gabe: goizeko ordubata eta hamarrean hil dela baino ez dute zehaztu.





