Edukira joan

Publizitatea

ETA-REN ADIERAZPENA. ERREAKZIOAK

Espainiako Gobernuarentzat ez da aski ETAren erabakia

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren arabera, baleko neurri bakarra "indarkeria guztiz eta betiko" uztea litzateke. ETAren erabakia ekintza armatuak egiteko ezintasunak behartu duela erantsi du, eta erakunde armatua berregitea duela helburu. Gobernua eszeptiko dela eta Barne Ministerioak lehengoari eutsiko diola iragarri du. "ETAri besotik helduta dela ezker abertzalea ez da sartuko erakundeetan".

Berria.info   2010-09-06 - 17:05:16

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Tentuz dabil Espainiako Gobernua ETAk atzo egindako iragarpenari buruzko iritzia ematerakoan. Atzo Espainiako albiste agentziek eta zenbait komunikabidek Barne Ministeriok iturriak aipatuz erabakia "eskastzat" jo bazuten ere, gaur goiza arte itxaron du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak gaiari buruz hitzegiteko. TVE Espainiako telebista kate publikoko goizeko albiste saioan egin dioten elkarrizketa baliatu du horretarako.

Bezperan zabaltzen hasitako mezuari eutsi dio Rubalcabak: ETAk "eraso ekintza armatuak" ez egiteko erabakia hartzea ez dela nahikoa azpimarratu du. "Indarkeria guztiz utzi behar du, betiko", esan du.

Gainera, Rubalcabaren arabera, atentatuak egiteko ezintasunak behartu du ETAren erabakia: "ETA geratu da ezin duelako gehiago. Geratu da Obidosko basea eraitsi ondoren eta Gironan beste base bat eraitsi ondoren. ETA geratu da berregiteko, inork ez du bere burua engainatu behar. Ondorioz, Gobernua eszeptikoa da eta Barne Ministerioak bere terrorismoaren aurkako politikari eusten dio, aldaketa izpirik gabe".

Barne ministroak uste du Gobernuaren balorazioa bat datorrela "alderdi demokratikoen" balorazioarekin, haientzat ere ETAren adierazpena ez dela aski iritzita.

Ezker abertzaleari ere betikoa esan dio berriro legeztatua egon nahi badu: "Edo ETArekin mozten du edo ETA konbentzitzen du indarkeria uzteko. ETAri besotik helduta direla ez dira sartuko erakundeetan".