EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta Bilbon, neska-lagunak jo dituztelakoan
Berria.info 2010-09-06 - 14:29:19
Gasteizko udaltzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbat gauean, neska-lagunari ustez eraso egin ziolako. Gaueko bederatzi eta erdi aldera izan zen gertaera, Udaltzaingoak gaur esan duenez, eta beste gizonezko batek aurre egin zion ustezko erasotzaileari. Emakumezkoak adierazi du kalean zihoala bikotekide ohia hurbildu egin zitzaiola eta honek iraindu eta jo egin zuela.
Bilboko udaltzainek 33 urteko gizon bat atzeman dute gaur -E.J.O.S.-, neska-lagunari ostikoak eta muturrekoak jo dizkiola egotzita. Artasamina kalean izan da ustezko erasoa. 31 urte ditu biktimak.
Irunen 33 urteko gizon bat atzeman dute, emakume batekiko urruntze agindua hautsi izanagatik. Auto batean harrapatu zituzten biak atzo goizean, beste bi lagunekin batera.