Edukira joan

Publizitatea

ETA-REN ADIERAZPENA. ERREAKZIOAK

Europako Batzordearentzat "itxaropenerako arrazoi bat" dago

Pia Ahrenkilde bozeramaileak adierazi du "oso gertutik" jarraituko dutela gertatzen dena.

Berria.info   2010-09-06 - 14:23:06

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Pia Ahrenkilde Europako Batzordeko zuzendaritzako bozeramaileak gaur adierazi du ETAren erabakia "itxaropenerako arrazoi bat" dela, eta Europak egoeraren garapena "oso gertutik" jarraituko duela.

Hain justu, ETAk atzo jakinarazi zuen "eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela duela hilabete batzuk.

Europako Batzordeak asteartero eman ohi duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok Ahrenkildek, Bruselan, ETAren adierazpenaz galdera egin diotenean.