KOMUNIKABIDEAK
Eguraldiaren mapa aldatu du berriz ETBk
Euskal Autonomia Erkidegoa nabarmenduta ageri da orain.
Berria.info 2010-09-08 - 11:29:01
Albistegien denboraldi berriarekin batera, eguraldi mapan aldaketak egin ditu ETBk. Oraingoan ere lehengo mapa bera ageri da, baina Euskal Autonomia Erkidegoa kolorez nabarmendurik. EAEko eguraldia iragarri ostean, Nafarroako, Ipar Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lurraldetako eguraldiaren berri ematen dute.
Iazko maiatzean PSE-EE Eusko Jaurlaritzara iritsi ondoren hasi zen ETB eguraldi mapa aldatzen.
Iazko maiatzean PSE-EE Eusko Jaurlaritzara iritsi ondoren hasi zen ETB eguraldi mapa aldatzen.





