Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

ETAren adierazpena "mesfidantza handiz" hartu dutela berretsi du Zapaterok

Ezker abertzaleari ohartarazi dio legezko izateko "indarkeria irmo gaitzetsi" beharko duela eta ETAk armak utzi beharko dituela.

Berria.info   2010-09-10 - 11:50:59

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
ETA zehazki zertan dabilen ez dakiela adierazi du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak: "Ez daukagu harremanik haiekin edo haien inguruarekin, beraz, ez daukagu egiazko informaziorik haien asmoez", esan du Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Nolanahi ere, ETAren inguruko guztia "mesfidantzaz" hartu behar dutela azpimarratu du. "Mesfidantza handia da, mahai gainean jarri beharko dituzten frogak demokraziak eta Gobernuak sinets dezaten serio ari direla, indarkeria utziko dutela, amaitzera doala, zorroztasun handikoak izango dira".

ETAren "eraso ekintza armatuak" eteteko erabakiaren oinarrian erakunde armatuaren ezintasuna dagoela uste du Zapaterok; hots, atentatuak egiteko ahultasuna. Baina horrez gain, ezker abertzalearen "sektore baten" jarreraren isla ere sumatu du. Zapateroren iduriko, sektore horrek badaki "epainiar guztien, Gobernuaren eta presidentearen memorian" T4ko atentatua eta biktimak daudela, eta horregatik ari da horrela jokatzen.

Ezker abertzaleari legeztatzeko aukerari dagokionez, bi baldintza jarri ditu Espainiako gobernuburuak: "Batetik, indarkeria irmo gaitzestea, eta, bestetik, ETAk armak uztea".