Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Erretreta erreforma onartu dute Frantzian

Erretiro adina 60tik 62 urtera gibelatzeari baiezkoa eman dio Asanblada Nazionalak. 329 diputatuk alde bozkatu dute eta 233k kontra.

Berria.info   2010-09-15 - 16:36:17

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Frantziako Asanblada Nazionalak gaur arratsaldean onartu du erretretaren erreforma. Onartutako puntuen artean dago erretiroa hartzeko adina 60 urtetik 62ra gibelatzea. Erreforma indarrean paratzeko Senatuaren onarpena falta da.

Gaurko bozketan 329 diputatuk eman dute aldeko botoa, eta kontrakoa, berriz, 233k. Eztabaida atzo hasi zen, eta gaur goizean Bernard Accoyer Asanbladako presidenteak diputatuek hitza hartzeko zuten aukera bertan behera utzi du, bozketa gehiago ez gibelatzeko. Horrek oposizioaren haserrea eragin du, eta Accoyerren dimisioa eskatu dute.

Ipar Euskal Herrian erreformaren aurkako protesta ekintzak eginen dituzte datozen egunotan. Gaur bertan, intersindikalak elkarretaratzea eginen du UMPren Miarritzeko egoitzaren aitzinean, eta larunbatean LABek manifestazioa eginen du Baionan, Lan Burtsatik abiatuta (17:00).

Irailaren 23rako, berriz, greba deialdia egina dute sindikatuek Frantzia osoan.