Edukira joan

Publizitatea

LAN ISTRIPUAK

Hilda aurkitu dituzte ostiraletik Ekuadorreko meategi batean harrapatuta zeuden meatzariak

Meatzariak 150 metrora zeuden istripua gertatu zenean. "Egin ahal izan dugun guztia egin dugu", esan du Correa presidenteak.

Berria.info   2010-10-21 - 15:50:41

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Hilik aurkitu dituzte pasa den ostiralean Ekuadorreko meategi batean 150 metrora geratu ziren bi meatzariak. Istripua meategia erori zenean gertatu zen, eta lau meatzari geratu ziren lur azpian. Gutxira horietako bi hilda agertu ziren, baina beste biak bizirik ateratzeko itxaropena bazuten. Meategia Oro probintzian dago, Portovelo kantoian.

Ekuador hegoaldean gertatu zen istripua, eta meatzariak lanean ari ziren lekuari erreparatuta bizirik egon zitezkeela uste zuten hainbat arduradunek. Rafael Correa Ekuadorreko presidentea atzo joan zen meategira, meatzarien senitartekoak laguntzera. "Egin ahal izan dugun guztia egin dugu", esan du meatzariak hilda aurkitu dituztela jakin ondoren.