Edukira joan

Publizitatea

KULTURA

Txillida-Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31n

Eskultorearen semeak jakinarazi duenez, krisiak eragingo du itxiera eta jada langileen erregulazio espedientea tramitatzen hasi dira.

Berria.info   2010-12-01 - 15:00:54

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Txillida-Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31n. Eduardo Txiilida eskultorearen lanak biltzeko sortu zuten 2000. urtean, eta hamar urte geroago krisiak jota itxiko dute. Eskultorearen seme Luis Txillidak jakinarazi duenez, abian da langileen erregulazio espedientea.

Ohar baten bidez esan du Luis Txillidak, krisi ekonomikoak arte museoen krisia areagotu duela, eta horrek bideraezina egin duela museoa. Hamar urte hauetan 810.000 bisitari izan ditu Txillida-Lekuk, eta bisitari kopuruetan Gipuzkoako lehen museoa eta Euskal Herriko lehenengoetarikoa izan da.

Txillida sendiak eskerrak eman nahi izan die urte horietan museoan izan diren bisitariei. Ateak itxi arren, eskultorearen ondarea zaintzeko lanak eta erakusketak egiten jarraituko dutela ere jakinarazi du. Gainera, "museoak behar dituen baldintzak" errespetatuko dituen akordio bati zabalik daudela ere esan dute.