UDALBILTZA AUZIA
Udalbiltza, absolbitua
Hogei auzipetuak errugabetzat jo ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Gomez Bermudez buru izan duen epaimahaiaren arabera, ez da frogatu Udalbiltza ETAren proiektu bat denik edo harekin zerikusirik duenik. Areago, ETAren helburuekin bat etortzea ez dela delitu azpimarratu du epaimahaiak. Valcarcel epaileak boto partikularra eman du, auzibidearen kostuak herri akusazioaren gain gera daitezen eskatuz. Auzipetuek "lasai, harro eta pozik" daudela adierazi dute epaiaren osteko jendaurreko lehen agerraldian.
Politika 2011-01-20 - 19:54:28
Bideoa kargatzen ari da...
Absoluzioaren ondorengo balorazio pertsonalak
- EPAIAREN PASARTE ESANGURATSUAK
- ERREAKZIOAK: Alderdi eta eragileen erreakzioak
- "Lasai, harro, pozik, eta etorkizun hobe bati begira" daude absolbituak
- Agiria: EPAIA
- Auzipetuak eta zigor eskaerak
- Kronologia: 1999an ilusioa; 2003an amesgaiztoa
- WEBGUNE BEREZIA: Udalbiltza auziari buruzko informazio guztia
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbiltza auzian auzipetutako hogei lagunak: ez du delitu zantzurik ikusi hautetsiek elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean. Fiskalak, berriz, hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 19 auzipeturentzat, Udalbiltzako izatea "erakunde terroristako" kide izatea zela iritzita. Esan bezala, ordea, Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak errugabetzat jo ditu guztiak.
Epaian absoluziora iristeko arrazoibide nagusia honako hau da: "Ez dago frogatua Udalbiltza ETAren proiektu bat denik eta talde kriminalaren zuzendaritzapean edo kontrolpean dagoenik. Jarduera deliktiboa justifikatzeko ETAk aldarrikatzen dituen helburuak eta Udalbiltzarenak bat etortzea edo haien artean sintonia egotea ez da delitu". Hau da, ETAren helburu berak izatea ez dela delitu azpimarratu du Gomez Bermudezek, Manuela Fernandez Pradok eta Ramon Saez Valcarcelek osatutako epaimahaiak.
Gainera, Valcarcelek boto partikularra eman du auzibidearen kostuei dagokienez: kostu horiek herri akusazioak ordaindu beharko lituzkeela iritzi dio, hark abiatu zuelako prozedura guztia.
Polizia operazioa 2003an
2003ko apirilean egin zuten Udabiltzaren aurkako polizia operazioa, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta. Joan den uztailaren 15ean ekin zioten epaiketari, eta urriaren 26an amaitu zen, auzipetuek azken hitza hartuta.
21 auzipetu zeuden Udalbiltza auzian. Fiskalak 20rentzat hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen -Xabier Alegriarentzat ez zuen zigorrik galdegin-, ETArekin harremana izan zutelakoan. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu zuen. Defentsak, absoluzioa.
Javier Gomez Bermudez izan da epaimahaiburua, Egunkaria-ren itxiera kasuko epaiketan bezala -horretan absoluzioa eman zuen, joan den apirilaren 12an-.
Udalbiltzaren aurkako frogarik ez zuten aurkeztu
Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ez zuten aurkeztu akusazioek epaiketan. Polizia lekuko batek aitortu zuen eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik, eta Udabiltzaren aurkako frogarik ez zutela.
Auzipetuek uztailean esan zuten Udalbiltzako erabakiak ez zituela ETAk hartzen. Halaber, zioten udal erakundeak legea bete egiten zuela diru publikoa erabiltzeko orduan eta bere jarduera guztietan, eta Euskal Herriko udal erakundearen jarduera politikoa, demokratikoa eta jendaurrekoa izan zela. Defentsako lekukoek berretsi egin zuten auzipetuen azalpena.
Operazioa izan zenetik auzipetuek euskal gizarteko sektore zabalen babesa jaso zuten, hainbat eratako ekintza eta mobilizazioen bidez.